Iazko uda arteko sasoia berreskuratzea xede duela hasi du 2023a Unai Lasok

Ezkurdiak eta partida ezinean hasi zuen Martijak, ordea, pauso bat atzera eman zuten aurreko jardunaldian lehiakortasuna berreskuratu zutela zirudienean. 2020ko txapeldunek ez dute erakutsi euren ezaugarri behar luketenetatik dohain bakarra

Urteko lehen egun hauek helburu edo xede berriak ezartzeko aproposak izan ohi dira eta atzo Eibarren jokatu zuten pilotarien artean Unai Laso izan da egutegia ganoraz estreinatu duen bakarra. Bizkarreta-Gerendiaingoak lagunduta eta aurkariek emandako erraztasunei etekina aterata, Ander Imazek ere garaipen batekin hasi du sasoia, baina oiartzuarrak ere izan ditu une hobeak, urrutira joan gabe, azken udan. Ezkurdia-Martijari dagokionez, 2023a era ezin okerragoan abiatu zuten, emaitzaz harago, oso itxura eskasa eman zutelako, hasiera-hasieratik garaipenerako inolako aukerarik gabe arituta. Aurreko astean lehiakortasuna berreskuratu izanaren zantzuak sumatu bagenizkien Jaka-Arangurenen aurka Irunen, atzo izpirik ere ez zuten erakutsi Katedraleko festan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija
Entrada anterior
Laso comienza el año con energía en el frontón Astelena de Eibar
Entrada siguiente
Unai Laso grita su voraz regreso en el nuevo año