«Iazkoaren ondorioak sufritzen ari gara»

Erik Jakak eta Julen Martijak binakakoaren sei partidetatik bakarra irabazi dute. Biek aitortu dute «kalte» egin dietela 2020ak eragindako tentsioak eta nekeak. «Une onenetan ibili garen bezala ari gara lanean. Segida baino ez zaigu falta», dio Jakak

Berria. Aparretan zeuden Erik Jaka eta Julen Martija duela gutxi: Jakak aurreneko txapela irabazia zuen, buruz burukoa, baita lau eta erdikoaren finala jokatu ere; Martijak ere estreinako txapela jantzia zuen, binakakoa, Joseba Ezkurdiarekin. Baina gora egiten duen moduan, aparrak azkar egiten du behera. Eta horixe gertatu zaie Jakari eta Martijari: goitik behera egin dute. Horren ondorioz, nahi eta ezin ari dira binakakoan: sei partidetatik bakarra irabazi dute —Iñigo Bikuñak galdutako neurketa batean ordezkatu zuen Martija—. Azkenak dira ligaxkaren sailkapenean.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaka, Martija
Entrada anterior
Cita con el cestaño
Entrada siguiente
Bengoetxea: «Mi vida deportiva está acabando y quiero disfrutar de cada partido al máximo»