Idiazabal: San Blasetako pilota partidarako kantxako sarrerak salgai

Datorren urtarrilaren 16 eta 17an, asteazkena eta osteguna, salgai jarriko dira otsailaren 2an larunbata, ospatuko den Binakako Txapelketako Pelota partidarako (EZKURDIA – LADIS GALARZA vs OLAIZOLA II – ALBISU) KANTXAKO SARRERAK, ordutegi hauetan:

– Asteazkenean, urt. 16an, 13:00etik 17:00etara.
– Ostegunean, urt. 17an, 15:00etatik 17:00etara.

Udaletxeko Areto Nagusian salduko dira.

Pelota partiduen SARRERA bakoitza 30€an salduko da. Pertsona eta eguneko 6 sarrera hartu ahal izango dira gehienez ere. Sarrerak erosteko ilaratik txanda eman eta alde egiten duenak bere lekua galduko du. Ilara uzten bada ez da lekua errespetatuko.
Enpresak internetez sarreren %10 eskuragarri jarriko ditu, ordutegi berdinean, sarrerak agortu arte. http://entradasfronton.com.

Entrada anterior
Danel Elezkano consigue cambiarles el paso
Entrada siguiente
Oreka hausteko arriskua