Igandeari begira daude

Igandeari begira daude

Epaileak finala etzi jokatuko den edo ez argitzeko bezperan aukeratu dituzte pilotak Ezkurdiak, Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak. «Giro arraroa» dagoela esan dute

Berria. Nekez egingo zen atzoko Bilboko Miribilla frontoikoa baino pilota aukeraketa arraroagorik. Batetik, etzi Binakako Txapelketako finala jokatuko den edo ez jakin gabe aukeratu zituzten pilotak. Gaur jakinaraziko du epaileak ELAk eskatutako kautelazko neurriak onartuko dituen edo ez. Sindikatuak salaketa jarri du Enpresen Ligako Lehiaketako epaileak joan den larunbatean hartutako erabakiaren kontra: Baikoko hamabost pilotarik deitutako greba egiteagatik, Asier Agirreri eta Jon Ander Albisuri galdutzat eman zien Joseba Ezkurdiaren eta Iñigo Bikuñaren aurkako finalerdietako ligaxkako partida erabakigarria. Epaileak salaketa horren inguruko epaia eman arte denbora dezente igaro daitekeenez, ELAk kautelazko neurriak eskatu ditu, epaia iritsi bitartean finala jokatu ez dadin. Epaileak sindikatuaren eskaera onartuko ez balu, etzi jokatuko litzateke finala.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija, Olaizola ii, Urrutikoetxea
Entrada anterior
La previa más extraña de la gran final del Parejas
Entrada siguiente
La final del Parejas 2020 sigue en el aire