Ikuskizuna eman, eta finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du Altuna III.ak

Amezketarra aise gailendu da Darioren aurka: 20-1 hasi da irabazten. Elordiren aurka jokatuko du, gaur zortzi, Bilbon.

Altuna III.ak joan den astean izan zuena egun txar bat besterik ez zen. Horixe erakutsi du gaur. Peio Etxeberriaren aurka galdu zuen ordukoan, baina atera ez zitzaizkion jokaldi guztiak gaur atera zaizkio. Dariori egurra eman eta finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du amezketarrak. Ez da lehiarik izan Beotibar pilotalekuan (Tolosa, Gipuzkoa).

46 pilotakada eskasetan 12-0 aurretik zen Altuna III.a, atsedenaldiaren aurretik. Ez du pilotakada txar bat bera ere jo gipuzkoarrak, 20-0ra arte. Gehienak, gainera, sakez egin ditu (azkenerako, hamar). Dariok lortu du tanto bat edo beste luzatzea, baita Altuna estutasunetan jartzea ere, baina ez du behin ere errematatzen asmatu. Nahi eta ezin. Ikusgarri aritu da Altuna. Zazpigarren urtez jarraian izango da lau eta erdiko txapelketako finalaurrekoetan.

+ info: https://www.berria.eus/albisteak/220135/ikuskizuna-eman-eta-finalaurrekoetarako-sailkatzea-lortu-du-altuna-iiiak.htm.

Entrada anterior
Demasiado Altuna III para tan poco Darío (22-3)
Entrada siguiente
El billete cruel de Altuna para semifinales