Manomanistan egoteko eskubidea zuela uste du Mendizabal III.ak, baina kanporaketa jokatu beharko du
Gara. Gaur egungo pilota enpresek duten politikarekin, argi dago garaiko izarren artean edo etorkizun hurbil batean izar handi izan daitezkeenen multzoan ez dauden pilotariek gero eta zailagoa dutela protagonismo apur bat izateko. Astean zehar gero eta jaialdi gutxiago daude, hauetariko asko bi partidatakoak dira gainera, eta txapelketa nagusietan parte hartzeko aukera apurren bat izaten dutenek hantxe defendatu behar izaten dute euren estatusa, askotan gainera partida bakar batean.