Ilusioz bete dute Sakana

Ibar berekoak ez ezik, lagun onak dira Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta. Txapelketak indartu egin du, gainera, harreman hori. Psikologikoki amiltzear zeuden, baina finalerako sailkatzea lortu dute. «Inoizko garai onenean» daude

Berria. Berez, pilotaren sustraiak aski errotuak dituen ibarra da Sakana, baina azken egunotan giro bereziagoa nabari da Arbizun (Nafarroa) eta inguruko herrietan. Taberna batera lehen pausoa eman orduko ederki antzeman daiteke orduak kontatzen ari direla iganderako. Eguraldia baino lehen, pilota da jendearen mintzoan tarterik handiena duen gaia, eta barra atzeko hormetan ere apustuak egiteko orriak ageri dira. Baikor dira herritarrak. Bakarren batek salbu, guztiek uste baitute binakako txapela jantziko dutela Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Zabaleta
Entrada anterior
«Kolpe asko jaso ditut, baina indartsuago egiteko ondo etorri dira»
Entrada siguiente
«Eskuin besoa normal banu, ezkerra ez nukeen hainbeste landuko»