Indar erakustaldia emanda

Lau eta erdiko finalerako sailkatu da Joseba Ezkurdia, finalerdietan Peio Etxeberria garaitu ostean. Sasoi betean dagoela erakutsi du, eta sakean zein zabalerako jokoan oinarritu du garaipena

Joseba Ezkurdia da Lau eta Erdiko Txapelketako lehen finalista. Arbizukoak 22-14 hartu zuen mendean atzo, Labriten, Peio Etxeberria, eta hirugarren finala jokatuko du. Bi aste falta dira txapela erabakitzeko, eta edozer gerta daiteke. Baina Ezkurdiak berretsi zuen sasoi betean dagoela, bai kolpez eta bai fisikoki, eta distantzia motzean hori erabakigarria da. Nahiz eta atzokoan ere, batez ere azken txanpan, tanto luzeagoen alde egin zuen, eta airez gehiago jokatu zuen. Etxeberriak partida ona jokatu zuen, eta arriskatu zuenetan nagusi izan zen. Baina apur bat falta izan zitzaion Ezkurdiaren indar erakustaldiari aurre egiteko.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1944/026/001/2022-11-06/indar-erakustaldia-emanda.htm.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, p etxeberria
Entrada anterior
Joseba Ezkurdia defiende su territorio
Entrada siguiente
Ezkurdia ya es finalista del cuatro y medio