Irabazten ikasi du

Lau eta erdiko pilotaririk onena izan da, eta ondo merezita irabazi du bere ibilbideko banakako lehen txapela, eta 2018ko bigarrena. «Kolpeek» irakatsi egin diote, eta pozik dago orain gozatu egiten duelako lehiatzen

Berria. Bazen mutil bat txapel bati itsatsia, eta, haren azpian, irribarre bat iltzatua. Joseba Ezkurdiak atzo zuen aurpegiaren erretratua da hori. Baina dena ez da poesia, lo pixka bat gehiago eskertuko luketen bi begi ere bai baitzeuden bien artean, eta eztarri ezin urratuago bat beherago. Gau luze edo goiz motzaren arrastoak ziren. Logalea, baina, ez zen garratza izan, bezperan bizitzako gaurik gozoenetako bat igaro baitzuen herrikide eta lagunen artean. «130 bat lagun elkartu ginen afaltzera pilotalekuan, eta, gero, herriko tabernak ireki zizkiguten. Giro bikaina ibili genuen. Ni azkeneko taberna itxi aurretik joan nintzen etxera, ez nintzen izan bildu zen azkena. Ezin nuen gehiago. Hori bai, etxean gosaldu dut».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ,
Entrada anterior
Joseba Ezkurdia: “Todo lo que he pasado ha merecido la pena”
Entrada siguiente
Ezkurdia, de ‘envidioso’ a envidiado
Menú