Berria. Iker Irribarria eta Beñat Rezusta binakako txapelketako finalerdietarako sailkatuta daude. Asteak dira aurrera egingo dutela badakitela, baina hala ere ez dute erlaxatzeko asmorik. Hala erakutsi zuten atzo, 22-12 irabazi baitzieten Jokin Altuna eta Miguel Merinori Gasteizen. Merino Abel Barriolaren ordez aritu zen, eta galtzaileek ez dute jada finalerdietan sartzeko aukerarik.