Berria. Gozo-gozo jarraitzen du Erik Jakak. Binaka daraman bolada bikainak —azken hamasei partidetatik hamabost irabazi ditu— sekulako konfiantza eman dio, eta prest dago Banakako Txapelketan ere nabarmentzeko. Atzo erakutsi zuen. 22-20 irabazi zion Iñaki Artolari Tolosan (Gipuzkoa), final-zortzirenetako lehen kanporaketan, eta horri esker, lehen aldiz ariko da final-laurdenetan. Joseba Ezkurdia izango du aurkari maiatzaren 4an, Iruñean. Hain zuzen, iaz, Ezkurdiak kanporatu zuen final-zortzirenetan: 22-15.
Jakak 22-20 irabazi dio Artolari, eta final-laurdenak jokatuko ditu
