Bolada ederra harrapatu du aurrelari errioxarrak, eta horri esker ari da lehen aldiz buruz buruko nagusian. Final-laurdenetako ligaxkan dago jada. Txapeldunaren aurka jokatuko du bihar, Gasteizen (21:00, ETB1): Aitor Elordiren aurka
«Bizitzari beti egin behar zaio irri». Javier Zabalak (Naiara, Errioxa, Espainia, 1996) hasi orduko utzi du argi haren bizitzaren filosofia. Berehala zehaztu du. «Eta, orain, daramadan bolada ederrarekin, are eta gehiago. Ea luzaroan eusten diodan».
+ info: https://www.berria.eus/kirola/finalerdietan-egon-nahi-dut-kosta-ahala-kosta_2123461_102.html.