Aspeko eta Baikoko bikote bana aritu ziren Lehen Mailako Binakako Txapelketaren aurreko lau finaletan. Aurten, ordea, Aspekoak izango dira biak: Jokin Altuna eta Julen Martija batetik; eta Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta bestetik
Aspeko bi pilotarik jantziko dute aurten Lehen Mailako binakako txapela: Jokin Altunak eta Julen Martijak, edo Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak. Ez da ezer berria. Lehengo lepotik dauka burua Lehen Mailako jardunak. Aspaldikoa da Eibarko (Gipuzkoa) enpresaren nagusitasuna: binakako honetakoa kontuan hartuta, azken hogei txapeletatik bakarrak egin dio ihes, Unai Lasok 2022an irabazi zuen buruz burukoak, hain zuzen ere.
+ info: https://www.berria.eus/kirola/joera-indartu-da_2122404_102.html.