Joerak berretsi egin dituzte

Jaka-Mariezkurrena II.ak ez dute txapelketako partidarik onena egin. Baina nahikoa izan dute sendo egotea Ezkurdia-Tolosari irabazteko. Hala, garaileak lehen postuan sendotu dira. Galtzaileentzat albiste onena izan da Ezkurdia hobeto aritu dela.

Oso aldarte desberdinean dauden bi bikote izan dira aurrez aurre Iruñeko Labrit pilotalekuan. Batetik, Jaka-Mariezkurrena II.a, lehen postuan, eta bikote indartsua direla erakutsiz. Bestetik, Ezkurdia-Tolosa, beheko postuetan borrokan, eta zalantza askorekin. Kirolean beti dago tarte bat ezusteentzat. Baina ez da halakorik izan. Jaka eta Mariezkurrena II.a 22-14 gailendu dira. Ez dute beren partidarik onena egin, baina nahikoa izan dute sendo agertzea irabazteko. Ezkurdiak eta Tolosak, berriz, lehen zatian eutsi diote. Bigarrenean, ordea, Tolosak behera egin du, eta, Ezkurdia ahalegindu den arren, tantoz tanto joan dira 22.eraino Jaka eta Mariezkurrena II.a. Sei garaipen dituzte orain. Bi dituzte galtzaileek.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/joerak-berretsi-egin-dira_2118610_102.html.

Entrada anterior
Elordi-Rezusta bikotea, garaile Lasoren eta Aragurenen aurkako lehian (22-19)
Entrada siguiente
Rezusta amarra un punto importante en el Bizkaia