Uztailean (6) eta abuztuan (7) baino partida gehiago jokatu zituen irailean (10), eta badirudi urrian ere ez zaizkiola bere maila erakusteko aukerak faltako
Gara. Nahi baino partida gutxixeago jokatu ditu Joseba Ezkurdiak aurtengo udan –uztailean sei eta abuztuan zazpi, esaterako–, baina badirudi udazkena hastearekin batera arbizuarrak bere “uda” partikularrari aurre egin beharko diola. Iraila 10 neurketa jokatuta amaitu zuen –San Mateoko Torneoan eta Codere Masterrean finalera iristeak eraginda– eta urriaren hasiera ere bete-betea datorkio.