Klaustrofobiari iskin egin dio, eta lehen finala jokatuko du Peio Etxeberriak

Defentsan, baina baita erasoan ere, Peio Etxeberria eraginkorrago aritu zen

Oso motzean jokatutako finalerdiaren lehen erdi oso gogorraren ostean, errestoan oso sendo eta fisikoki ere indartsuago ibili zen ultzamarrak barruko korapiloa askatu eta lanak eman zizkion Jon Ander Peñari, eta merezita irabazi zion Gasteizen.

Hirugarrenean aidanez. Peio Etxeberriak bere ibilbideko lehen finala jokatuko du abenduaren 19an Bilbon, Gasteizen jokatutako finalerdi klaustrofobikoan Jon Ander Peña 22-15 gaindituta. Azken bi urteetan pauso bakarrera geratu ostean -Laso eta Ezkurdiaren aurka erori zen-, ultzamarrak aurten ez du barkatu eta beste jauzi bat eman du bere ibilbide zailean. Lehen erdi itogarriaren ostean, errestoan, defentsa hobean eta fisikoan topatu zuen Zenotzekoak klaustrofobiari ihes egiteko formula, eta merezita gainditu zuen ezkerrez nahi bezala jokatzeko modurik aurkitu ez zuen Peña.

Etiquetas / Etiketak: p etxeberria, Peña II
Entrada anterior
El estado de Altuna, la gran incógnita de la semifinal del Astelena
Entrada siguiente
Jokin Altuna agranda su leyenda