Lanean eta defentsan oinarritutako txapela

Jokin Altunak eta Julen Martijak irabazi dute binakako txapelketa, finalean Unai Laso eta Ander Imaz 22 eta 20 menderatuta. 11-17 aurreratu ostean, Lasok eta Imazek akats asko egin dituzte. Altunaren lehen txapela da binakakoan, eta Martijaren bigarrena

Emozio handiko final gogor batean, Jokin Altunak eta Julen Martijak jantzi dute binakako txapelketa nagusiko txapela. Aspeko bikoteak partidaren zati handi bat atzetik egin behar izan duen arren, ez du etsi, eta azken txanpan markagailua iraultzea lortu du. Izan ere, 11 eta 17 aurreratu dira Unai Laso eta Ander Imaz, eta orduan bazirudien erabakita zutela finala. Baina, azken txanpa luzeegia egin zaie, ezin izan dute neurketa itxi, eta akats gehiegi egin dituzte finala irabazteko. Distirarik gabe baina lanari eta defentsa sendo bati esker Altunak eta Martijak Baikoko bikotearen azken ahaleginari eutsi eta txapela jantzi dute.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/albisteak/211741/lanean-eta-defentsan-oinarritutako-txapela.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Martija
Entrada anterior
Altuna III y Martija asaltan el cielo en el Campeonato de Parejas
Entrada siguiente
Remontada y txapela del Parejas para Altuna-Martija (22-20)