Larrazabalen eferbeszentzia otzandu zuen Erik Jakak lehen galbahean

Erik Jakak ez zuen erasoan distiratsu ibili beharrik izan Larrazabal menderatzeko

Lehen zatian aurkariaren pilotakaden abiadurak arazoak sortu bazizkion ere, bere oldarkortasuna eta errepertorioa zukutu behar izanik gabe eta, azkenerako, markagailuan estuasun handirik pasa beharrik gabe lortu zuen lizartzarrak ligaxkarako txartela.

Ezer ezkutatzeko zuelako baino, egunik onena izan ez zuelako, baina bere errepertorioa gehiegi erakutsi beharrik gabe pasatu zuen atzo Erik Jakak kaiolako lehen galbahea, Iker Larrazabali 22-13 gailenduta. Udan emandako aurrerapausoa eta gero, lizartzarraren bertsio berritua espero zuenak, ez zuen Erik Jaka oldarkor eta ausart horren berririk izan, are gehiago, tarteka lotuta eta baita kontserbadore ere ikusi genuen, baina bere ofizioa eta estatusa nahikoa izan zituen Iker Larrazabalen eferbeszentzia otzantzeko.

Etiquetas / Etiketak: jaka, larrazabal
Entrada anterior
Jaka doma a Larrazabal en la Jaula
Entrada siguiente
A Jaka le basta con su saber estar en el frontón Llodio