Markagailua irauli dute 6-16 galtzen joan ostean. Sailkapenari dagokionez, ez zegoen ezer jokoan
Amaitu da Binakako Txapelketako lehen fasea. Gaur jokatu da hamalaugarren jardunaldiko azken partida Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, jokoan ezer ez zuten bi bikoteren artean: finalaurrekoetako ligaxkarako txartela poltsikoan zuten jada Lasok eta Eskirozek, eta kanporatuta zeuden, berriz, Ezkurdia eta Martija.
+ info: https://www.berria.eus/albisteak/224856/laso-eta-eskirozentzat-ohorearen-garaipena.htm.