Laso eta Imaz 22-14 gailendu dira Peña II.aren eta Mariezkurrena II.aren aurka, Bergaran
Arratsalde beltza izan zuten atzokoa Jon Ander Peñak eta Jon Mariezkurrenak Binakako Txapelketan. Orain arteko bi partidak irabaziak zituztela iritsi ziren Bergarara (Gipuzkoa), eta faborito ziren, argi eta garbi. Kantxan, ordea, ez zuten asmatu; hamasei pilota galdu zituzten bien artean. Hasieratik hartu zuten errenta Unai Lasok eta Ander Imazek, eta 47 minutuan 22-14 gailendu ziren. Bi bikoteak berdinduta daude orain sailkapenean, bina garaipenekin.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1835/017/001/2022-12-09/lasok-asmatu-besteek-sufritu.htm.