Lasok eta Arangurenek lehen puntua lortu dute txapelketan

22-16 hartu dituzte mendean Peña II.a eta Albisu, eta lehen puntua eskuratu dute txapelketan. Galtzaileak deseroso aritu dira. Irabazleak, berriz, Aranguren patxadaz, eta Laso tantaka distira erakutsiz.

Estreinatu dira. Lasok eta Arangurenek lehen puntua lortu dute Binakako Txapelketan. 22-16 hartu dituzte mendean Peña eta Albisu, Labriten. Garaipena garrantzitsua izan da sailkapenari begira, baina batez ere bikotearen konfiantzarako. Lasok, tantaka, bere ohiko distira erakutsi du, eta hainbat tanto ikusgarri egin ditu. Lesioa ahaztu eta pixkanaka joko erritmoa hartzen ari dela ikusi da. Horretarako, besteak beste, garrantzitsua izan da Arangurenek erakutsitako patxada. Albisu bezalako jotzaile baten aurrean, ondo erantzun du. Hura baino hobea izan da. Peña II.ari eta Albisuri dagokienez, hasieratik kontrakarrean aritu dira, eta ohiko baino oker gehiago egin dituzte.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/lehen-puntua-lortu-dute-txapelketan-laso-arangurenek_2118053_102.html.

Etiquetas / Etiketak: Albisu, aranguren, Laso, Peña II
Entrada anterior
Unai Laso vuelve a ganar 231 días después
Entrada siguiente
La chapa traiciona a Altuna con 21-21