Lehen urratsa egin dute

Irribarria-Rezustak 22-20 irabazi diete Laso-Imazi binakakoaren finalerdietako ligaxkako lehen partidan. Ikusgarria izan da neurketa

Iker Irribarria eta Beñat Rezusta hirugarren aldiz ari dira elkarrekin jokatzen Binakako Txapelketa. 2017an, txapela irabazi zuten. 2020an, ordea, ez zuten gainditu lehenbiziko ligaxka. Haien zorionerako, hirugarren aldia aurrenekoaren itxura hartzen ari da. Oso ondo ari dira. Lehen ligaxkan, aurreneko bi postuetan egon ziren hamalau jardunaldietatik bederatzietan, baina azkeneko partida galdu, eta kanporaketa jokatu behar izan zuten. Ataka estuan geratu ziren, baina gainditu zuten, eta horrek are eta konfiantza handiagoa eman die. Atzo erakutsi zuten. 22-20 irabazi zieten Unai Lasori eta Ander Imazi, Iruñean, Labriten, finalerdietako ligaxkako lehen neurketan. Ikusgarria bezain parekatua izan zen lehia.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1946/029/001/2022-03-06/lehen-urratsa-egin-dute.htm.

Entrada anterior
Una dura batalla para los zurdos
Entrada siguiente
Altuna III-Martija no tienen puntos ciegos y toman ventaja en las semifinales del Parejas