Material aukeraketak

Eguberri aurreko astean sartu berriak gaude eta pilota aukeraketen hitzorduak jarri berri dira. Binakako Txapelketaren bostgarren jardunaldiaren egoitzak Arrasate, Bilbo, Iruñea eta Eibar izango dira. Abenduaren 22an Arrasaten jokatuko den partidaren material aukeraketa asteazkenean arratsaldeko 16.30etan izango da.

Gabon gau bezperan, abenduak 23an, 2 norgehiagoka izango dira, Bilbon eta Iruñean. Labritekoaren pilota aukeraketa asteazkenean goizeko 10.30etan izango da, Bizkaia Frontoikoa, berriz, ostegunean 11.30etan. Bostgarren jadunaldiko azken partida, ohitura handiko hitzordua da Eibarren. Eguberri egunean jokatuko den partidarako material aukeraketa norgehiagoka egunean egingo da.

Entrada anterior
Altuna III-Martija, primer dúo que alcanza las tres victorias
Entrada siguiente
A Aimar le basta con poco