Normaltasunerako bidea hartu nahi du esku pilotak kaiolarekin

Oraindik musukoa jarrita atera zuten parte hartuko duten pilotariek aurkezpeneko argazki ofiziala, eta pilotazaleek ere frontoietan jantzi beharko dute, baina pandemiak eragindako oztopo, muga eta zalantzak atzean utzi eta normaltasunerako bidea hartu nahi du esku pilota profesionalak ostiralean Mallabian hasiko den Lau eta Erdikoarekin

Gara. Igandean Logroñon jokatutako San Mateo Torneoaren finalarekin, enpresek amaitutzat eman dute horren korapilatsua izan den 2021-2022 denboraldia. Bada, hori nolabait ikusarazteko, Jokin Altunak iazko rankingeko pilotaririk onenaren saria jaso zuen atzo Bilbon Borja Oses EPELeko arduradunaren eskutik. Osasun pandemiak, murrizketek eta Baiko enpresako lan gatazkak eta grebak hankaz gora jarri zuten iazko txapelketen egutegia eta, tunelaren amaiera ikusten ari garela dirudien honetan, normaltasunerako urratsa izan nahi du ostiralean Artolak eta Elordik irekiko duten Lau eta Erdiko Txapelketak.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Aspe y Víctor ampliarán su relación
Entrada siguiente
El Cuatro y Medio recupera la liguilla de cuartos