Ofizioa hartzen

Iazko binakakoan ezusteko gozoa izan ondoren, aurtengoan gehiago ari da sufritzen Julen Martija. Bost partida jarraian galdu ondoren, hondoa jo zuen, baina suspertu egin da, eta finalerdien ilusioa itzuli da. Abisua bidali du: «Goraka goaz»

Berria. Binakako Txapelketa pilota profesionaleko ikastaro trinko bat izan da Julen Martijarentzat (Etxeberri, Nafarroa, 1997). «Partidak galtzean askoz gehiago ikasten da, eta iaz ez zitzaigun halakorik gertatu. Iaz, aise sailkatu ginen finalerdietarako, eta bazirudien dena oso erraza zela. Aurten, aldiz, ikusi dugu guztiek asko jokatzen dutela, eta bolada txar bat baduzu zulora zoazela». «Gu»bera eta Jokin Altuna dira, eta iazko txapelketarekin alderatu du, orduan ere elkarrekin jokatu zutelako. Hori bai, iazko bideak eta aurtengoak ez dute zerikusirik: aurtengoa askoz gogorragoa izan da bientzat.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Regresa Urrutikoetxea y Víctor jugará con Albisu
Entrada siguiente
La gran oportunidad de Víctor Esteban