Berria. Aimar Olaizola II.a eta Imaz gailendu ziren atzo Irribarria eta Martijaren aurka jokaturiko partidan(22-15), Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Aimar Olaizola izan zen, beste behin, partidako izar distiratsuena. Uda bikaina ari da egiten goizuetarra. Oraingo honetan ere hamabost tanto egin zituen, era guztietakoak.
Olaizola II.ak Zarautzen erakustaldia eman du, eta bolada gozoa luzatu (22-15)
