Omenaldia herriko semeari

Altuna III bere omenaldian

Larrunarri pilotalekua eraberritu dutela aitzaki hartuta, atzo gauean, herritarrek omenaldia egin zioten Jokin Altuna pilotariari. Amezketako Udalak antolatutako berrinaugurazio ekitaldian, jaialdia ere ospatu zen.

Tolosaldeko Ataria. Badira pilotari batzuk (horien artean, Altuna III), egun arrunt batean, jokoan sartu eta distira egitea erraz lortzen dutenak. Baina, egia izango da, omenaldi egunetan zailagoa izaten dela guztia ondo ateratzea. Atzokoan, gainera, herritarren aurrean onena eman nahi izan zuen, baina aurkarien kolpeak eta azken egunetan jokatutako partida gogorren ondorioz pilatutako nekeak bat egin zuten atzo.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
“Creo que soy mejor pelotari que cuando gané la txapela”
Entrada siguiente
Las camisetas rojas con logo sustituyen a las azules