Orain, aurkariak falta

Zabalak eta Zabaletak erraz irabazi diete Jaka eta Eskirozi, Labriten: 22-13. Bigarren finalista bihar erabakiko da: Altuna III.a-Martija edo Artola-Imaz. Zabaleta konfiantzaz gainezka helduko da finalera.

Aurreikuspenak guztiz bete dira gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan. Besteak beste, binakako txapelketako finalerdietako ligaxka hasi bezala bukatu baitute bi bikoteek. Zabalak —Peio Etxeberriaren ordezkoak— eta Zabaletak irabaziz, eta Jakak eta Eskirozek galduz—Mariezkurrena II.aren ordezkoak— . Jokoan ezer erabakigarririk egon ez, baina serio eta distiratsu aritu da Aspeko bikotea, eta ez die aurkariei ezertarako aukerarik eman. Hasieran hotz hasi dira Zabala eta Zabaleta, baina motorrak berotu dituzte gerora, eta bakoitzak bere esparruan erakustaldia egin dute.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/orain-aurkariak-falta_2122394_102.html.

Etiquetas / Etiketak: eskiroz, jaka, zabala, Zabaleta
Entrada anterior
Zabala pide plaza en el Parejas
Entrada siguiente
José Javier Zabaleta y Beñat Rezusta no jugarán el Manomanista