Oso esker txarreko brontzea

Hamabi asteren buruan, bigarren posturako erabakigarria izango den partida jokatuko dute Altuna-Mariezkurrenak eta Peña-Albisuk

Gara. Gutxi izango dira Binakako Txapelketako lehen fasekoa baino esker txarragoko hirugarren posturik. Batutako puntuek ez dute ezertarako ere balio: finalerdietan sartzeko txartela play-offeko partida bakarrean jokatu beharko dute hirugarren sailkatuek, seigarren geratu direnekiko inolako abantailarik gabe. Hori ekiditea izango dute igandean helburu Altuna-Mariezkurrena eta Peña-Albisu bikoteek Eibarko Astelenan. Final moduko bat izango da, Baikokoak bigarren izango baitira bi tantoko aldeaz nagusitzen badira.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, mariezkurrena ii
Entrada anterior
El partido más cruel será en el Astelena
Entrada siguiente
Cambio de sedes