Hasieratik aurretik aritu dira Jaka eta Aranguren, baina amaieran azken partidetako mamuak etorri zaizkie gogora, eta galdu egin dute
Partida arraroa jokatu dute Iruñeko Labriten Jaka-Aranguren eta Peio Etxeberria-Rezustak. Aspeko bikoteak irabazi du (20-22). Hasiera-hasieratik aurreratu dira markagailuan Jaka eta Aranguren, baina zazpi puntuko aldea lortu badute ere (14-7), amaieran ihes egin die partidak. Peio Etxeberriaren susperraldiak eman die laugarren garaipena jarraian Aspekoei. Baikokoak, aldiz, burua altxa ezinda dabiltza, eta azken postuan jarraituko dute.
+ info: https://www.berria.eus/albisteak/222865/peio-etxeberria-eta-rezusta-nagusi-labriten.htm.