Peio Etxeberria eta Zabaleta sailkatu dira finalerdietako ligaxkarako

Aspekoek nagusitasunez irabazi diete Artolari eta Imazi Labriten. Galtzaileek kanporaketa jokatuko dute Altuna III.aren eta Martijaren kontra.

Txapelketa gorabeheratsua eta zalantzaz betea jokatu ondotik, unerik erabakigarrienean aritu dira ondoen Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta. Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako zuzenean sailkatzea izan dute jokoan Iruñeko Labriten, eta ez dute hutsik egin Iñaki Artola eta Ander Imazen aurka. Hasieratik hartu dute aurrea, eta partida osoan zehar eutsi egin diote aldeari, batez ere erakutsi duten sendotasunari esker. Besteak beste, pilota bakar bat besterik ez dute galdu bien artean nafarrek, eta ondo merezita eskuratu dute sailkapeneko bigarren postua. Etxeberriak distira erakutsi du aurreko koadroetan, hamabi tanto egin baititu, eta Zabaletak ere uxatu ditu orain arteko zalantzak. Joan den jardunaldian jokatu gabe geratu ondoren, indartsu itzuli da kantxara. «Ez dut hankan minik sentitu», aitortu du neurketa amaieran. Hortaz, Erik Jaka eta Jon Mariezkurrenarekin batera, finalerdietako ligaxkan izango dira Peio Etxeberria eta Zabaleta ere.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/peio-etxeberria-eta-zabaleta-sailkatu-dira-finalerdietako-ligaxkarako_2120907_102.html.

Etiquetas / Etiketak: Artola, Imaz, p etxeberria, Zabaleta
Entrada anterior
Peio Etxeberria y Zabaleta conquistan la segunda plaza del Campeonato de Parejas
Entrada siguiente
La consistencia de Peio Etxeberria y Zabaleta tiene premio