Peio Etxeberriak eta Zabaletak bigarren garaipena lortu dute

Atzetik aurrera eginda irabazi diete Lasori eta Arangureni, Labriten: 22-13. Galdu arren, Baikoko bikoteak itxura askoz hobea eman du; bukaeran etsi dute.

Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak bigarren partida irabazi dute jarraian Binakako Txapelketan. Gaur lortu dute bigarren garaipena, Iruñean, Labrit frontoian. 22-13 hartu dituzte mendean Unai Laso eta Aitor Aranguren, ligaxkako hirugarren jardunaldiko bigarren partidan.

Emaitza ikusita, pentsa liteke erraz antzean irabazi dutela. Baina ez da horrela izan, inolaz ere. Partida gogorra izan da —605 pilotakada eman dituzte—, eta irabazleek gogotik egin behar izan dute lan garaipena lortzeko.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/peio-etxeberriak-eta-zabaletak-bigarren-garaipena-lortu-dute_2117671_102.html.

Etiquetas / Etiketak: Imaz, Laso, p etxeberria, Zabaleta
Entrada anterior
Así luce el nuevo frontón Labrit
Entrada siguiente
Peio Etxeberria y Zabaleta reaccionan a tiempo en el Labrit