Iruñeko Labrit pilotalekua betetzea espero da binakako txapelketako aurreneko finalerdian
Berria. Lau pilotariak gustura gelditu dira gaur larunbateko partidarako aukeratu dituzten pilotekin. Ikusmin handia dago larunbatean Labriten jokatuko den partidarako: Olaizola II.a-Untoria / Bengoetxea VI.a-Larunbe. Gainera, bi bikoteek esan dute txapelketa osoan egon diren «aldirik onenean» daudela finalerdiak jokatzeko.