«Pilotalekuan jendea egoteak egingo du berezi final hau»

Hirugarren ahaleginean lortu du Julen Martijak Jokin Altunarekin finalerako sailkatzea. Bigarrena du berak. Lehen aldian txapela irabazi zuen, 2020an, Joseba Ezkurdiarekin. «Gogoz gainezka gaude», dio.

Julen Martija (Etxeberri, Nafarroa, 1997) ez du ustekabean harrapatu final bat jokatzeak dakarren guztiak. Badauka esperientzia, 2020koa, eta oroitzapen ederra du ordukoaz: hark eta Joseba Ezkurdiak txapela irabazi zuten, Bilbon, finalean Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea mendean hartuta: 22-13. Bigarren txapelarekin egiten du amets orain. Marka lor dezake: atzelari bakar batek ez ditu horren gazte binaka bi txapel irabazi; 24 urte baino ez ditu: «Gogor ari naiz lanean, zailena ez baita iristea, eustea baizik».

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/2104/021/002/2022-03-29/pilotalekuan-jendea-egoteak-egingo-du-berezi-final-hau.htm.

Etiquetas / Etiketak: Martija
Entrada anterior
Jokin Altuna: “No sé si voy a llegar a más finales del Parejas, así que voy a por todas”
Entrada siguiente
El Manomanista de Promoción echa a andar