«Pilotan ez naiz ari iaz bezain erraz, baina buruz indartsuagoa naiz»

Bigarrenez jarraian, lau eta erdiko txapelaren bila kantxaratuko da Ezkurdia igandean. Txapelketa osoan iazko sasoi bikaina harrapatu ez badu ere, egunik onena finalean izatea espero du; hori bai, uste du Altuna III.aren jokoa «erauntsia» izaten ari dela

Berria. Iazko urtea nekez ahaztuko du Joseba Ezkurdiak, profesionaletan zazpi urte egin ondoren lehenbizikoz jantzi baitzuen maila goreneko txapel bat. Birritan, gainera; binaka lehenik, eta lau eta erdian gero. «2018ak betirako markatu ninduen». Dena den, iazkoari baino meritu handiagoa ematen dio egunotan lortzen ari denari. Edo lor dezakeenari. «Zailena ez baita iristea, mantentzea baizik». Bigarren urtez jarraian, lau eta erdiko finala jokatuko du, eta aitortu du egunak aurrera igaro ahala gero eta gertuago ikusten duela txapela janzteko aukera. «Egunetik egunera indartsuago eta motibatuago sentitzen naiz». Helburua betetzeko, ordea, Jokin Altuna hartu beharko du mendean, eta aurkaria «aspaldiko sasoi onenean» dagoela uste du.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia
Entrada anterior
Fernando Arretxe: «Ves a Altuna y parece que cualquiera puede jugar así a pelota, y es tan difícil…»
Entrada siguiente
Ezkurdia: «Mi ilusión es poder dejar la pelota con la txapela en las tres modalidades»