Irribarria eta Rezustak Binakakoaren bigarren itzulia hasiko dute partida bakarra galduta
Olaizola II.a eta Untoria izango dira aurkari larunbatean Labriten. Garaipen bakarrarekin lortu dezakete sailkapena finalerdietarako. Hala ere, helburua erdiesteko aurretik dituzten zazpi norgehiagoketetatik Irribarriak eta Rezustak nahiago dute 2 garaipen lortu dena ziurtatzeko.
Rezusta:
– «Istripuarena, momentuko sustoan bakarrik gelditu da, eskerrak. Minik gabe nago. Aste honetan 2 entrenamendu egin ditut eta normaltasun osoz ibili naiz».
– «Egia esan oso balorazio baikorra egiten dugu txapelketako lehen itzuliaz. Aurkeztu zenean sinatuko genduke orain arte lortutakoa. Orain, garaipen bakarrarekin lortu dezakegu finalerdietarako sailkapena, baina bi lortzen baditugu ziurtatuko genduke %100».
– «Partida gogorra dugu larunbatean Labriten. Olaizola II.aren aurka jokatzea beti polita izaten da eta ilusio berezia ematen dit. Hala ere, Aimar bere lekutik kanpo izaten saiatu beharko naiz, berak jokoan deseroso egoteko».
Irribarria-Rezusta 105,2 105,1 105,4 gr.
Olaizola II-Untoria 105,8 104,8 105,9 gr.