Ezkurdiak lehendabizikoz irabazi du San Fermin torneoko lau eta erdiko finala, Lasori 22-15 gailenduta, Labriten. Garaileak bizi jokatu du, eta horma-bikoz min handia egin
Sufrituta, baina Joseba Ezkurdiak merezita jantzi zuen atzo San Fermin torneoko lau eta erdiko lehendabiziko txapela, finalean Unai Lasori 22-15 nagusitu ostean, Iruñeko Labriten. Gisa horretara, Arbizuko pilotariak mendeku hartu dio Bizkarreta-Gerendiaingoari, Buruz Buruko finala galdu eta hilabete pasatxora. Ezkurdiak lau eta erdiko diziplinan eroso sentitzen dela berretsi zuen atzoko lehian ere, heldutasuna eta abiadura makulu izan zituela.
https://www.berria.eus/paperekoa/1899/019/001/2022-07-08/txapela-burura-eta-merezita.htm.