Txapelduna eraitsi du

Erik Jakak Joseba Ezkurdiari irabazi dio, eta hiru urteren ostean, Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan ariko da berriro. Jokin Altunaren aurka jokatuko du

Beste txapeldun bat egongo da lau eta erdian. Erik Jakak Joseba Ezkurdia kanporatu zuen atzo. 22-16 irabazi zion Bermeon (Bizkaia), A multzoaren final-laurdenetako ligaxkako azken partidan. Garaipenari esker, Baikoko aurrelari lizartzarra finalerdietan arituko da, azkenekoz hori egin eta hiru urte geroago. Finala jokatu zuen orduko hartan, Jokin Altunaren aurka. Haren aurka ariko da datorren asteburuan.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1946/022/001/2023-10-29/txapelduna-eraitsi-du.htm.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, jaka
Entrada anterior
Jaka liquida al bicampeón Ezkurdia
Entrada siguiente
Jaka rescata su mejor versión para dejar fuera al campeón