Txapelketa luzeenak gau laburrena izan du

Pozez gainezka azaldu dira Joseba Ezkurdia eta Julen Martija, binakako txapela irabazi ondorengo egunean. Osasun egoera dela-eta ospakizunak ezohikoak izan arren, aitortu dute familia giroan afari eder bat egitea nahikoa izan dutela

Berria. Inoizko txapelketarik luzeena, eta inoizko gaurik motzena. Herenegun binakako txapela jantzi ondoren, biharamun handirik gabe azaldu ziren atzo Joseba Ezkurdia eta Julen Martija, Etxeberriko pilotalekura (Nafarroa). Ospakizun handirik egin gabe, alegia. Halako balentria bat lortu arren, etxekoekin mahai inguruan egotera mugatu behar izan zuten haien ospakizuna bi txapeldunek. Hori bai, Etxeberrin eta Arbizun (Nafarroa), bietan ireki zuten xanpain botila. «Ireki ez ezik, hustu ere egin genuen guk», aitortu zuen Ezkurdiak. Profesional ibilbidean laugarren txapela eskuratu zuen Aspeko aurrelariak. Martijak, berriz, estreinakoa izan zuen. «Oraindik sinetsi ezinda nago; zeruan sentitzen naiz», zioen, irribarre betean.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija
Entrada anterior
Una celebración entre restricciones y montañas nevadas
Entrada siguiente
«Todo salió como habíamos planeado»