Urtea biribildu nahi dute

Jakak eta Altunak lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur, Bilbon. Urte bereko banakako bi txapelak eskuratu nahi ditu Jakak; Altunak, berriz, buelta eman nahi dio finaletan duen ibilbide txarrari

Berria. Urte guztian ez bezala, Gabonetan ohikoa bihurtu da kalean baserritarren txapela ikustea. Urte osoan baserri bat usaindu ere egin ez duenak ere pozik jantzi ohi du txapela. Gabon ospakizun handirik egiteko baimenik ez zuten izango Erik Jakak eta Jokin Altunak, baina haiek ere jantzi nahi lukete txapel beltza. Ez baserritarrena, baliotsuagoa baizik. Izan ere, bi gipuzkoarrek gaur jokatuko dute lau eta erdiko finala, Bilboko Bizkaia pilotalekuan (17:45, ETB1), eta titulu preziatua irabazita biribildu nahi dute urtea. Duela hiru aste pasatxo neurtu zituzten indarrak buruz buruko finalean, eta orduan Jaka nagusitu zen (22-20). Ordea, beste distantzia batean lehiatuko dira oraingoan, eta ez dago faborito argirik. Olatu aparretan da Jaka, baina Altuna III.a ez da edozein. Partida orekatua bezain bizia espero da.

Guztia irakurri

Entrada anterior
Aitor Elordi, campeón del cuatro y medio promoción
Entrada siguiente
Elordi Bigarren Mailako lau eta erdiko txapeldun