Zabalak arrazoia eman nahi izan zion Jokin Altunari indar erakustaldi batekin

Pilotek gehiegizko botea hartu zuten arren, Logroñokoak pilotakada guztiak gozatu zituen eta haserre amaitu zuten Artola-Imazen gainetik pasatu zen

«Nik larunbatean emango nukeena baino maila hobea emango du Zabalak, ni oraintxe bertan ez naiz gai partida on bat jokatzeko eta Javi bai», adierazi zuen asteartean Jokin Altunak Tolosan, atzoko partida jokatzeari uko egin zionean, eta errioxarrak amezketarrari arrazoi eman zion Labriten sekulako indar erakustaldia emanda. Txapelketan izan duen hirugarren aukeran ere protagonista izan nahi izan zuen Logroñokoak. Pilota ezker-eskuin, botez eta sotamanoz, ikaragarri gozatu zuen -Martijak baino 49 pilotakada gehiago jo zituen- eta aspaldi inork ez bezala atzeratu zituen gehiegizko botea -hori ere esan beharra dago- hartu zuten pilotak, Iñaki Artola eta Ander Imazen bolada ikusgarria sustraitik eteteko.

Guztia irakurri

+ info: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-02-11/hemeroteca_articles/zabalak-arrazoia-eman-nahi-izan-zion-jokin-altunari-indar-erakustaldi-batekin.

Entrada anterior
Zabalak eta Martijak Artolaren eta Imazen bolada eten dute (22-12)
Entrada siguiente
Asegurar el play off