Zazpigarren urtez jarraian Lau eta Erdiko finalerdietan da Jokin Altuna

Tolosan jokatutako Darioren aurkako partida nagusitasunez irabazi eta gero, amezketarrak Elordi izango du aurkari.

Erraz irabazi zion Jokin Altuna amezketarrak, igandean, Tolosako Beotibarren, Dariori. Ez zen lehiarik izan, eta 22-3ko emaitzarekin lortu du finalerdietarako txartela Altuna III.ak. Bai ala bai irabazi beharra zeukan partida txapelketan aurrera egiteko, eta beste behin, ez zuen hutsik egin. Honenbestez, eta zazpigarren urtez jarraian, Lau eta Erdiko finalaurrekoetan da.

Partida azkarra izan zen Tolosakoa, eta bata bestearen atzetik joan zen tantoak pilatzen. Hamar tanto saketik egin zituen, eta Dariok ezin izan zuen ezer egin. Ez zuen ezertan asmatu. Guztia egin zuen ondo amezketarrak. Partida erraz poltsikoratuta, finalerdietako partida jokatu beharko du, igandean, Bilbon. Aurkari, partida guztiak oso maila onarekin irabazi dituen Elordi izango du aurrez aurre. Eta finalera nor pasa izango dute jokoan.

Egun bat lehenago, Unai Lasori irabazi eta gero, Joseba Ezkurdiak lortua du finalerdietara sailkatzeko jokoan zegoen beste txartela. Peio Etxeberria izango du aurkari, eta beste behin bi lagunak elkarren aurkari izango dira, baina batek baino ez du jokatuko finala. Bi nafarren arteko finalerdia larunbatean jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

+ info: https://ataria.eus/amezketa/1667239079137-zazpigarren-urtez-jarraian-lau-eta-erdiko-finalerdietan-da-jokin-altuna.

Entrada anterior
El miércoles salen a la venta las entradas para la final del Campeonato 4 1/2 Eusko Label LEP.M 2022
Entrada siguiente
Las entradas para la final del Cuatro y Medio en el frontón Bizkaia saldrán a la venta el miércoles