Zilindrada handiarekin luzean ere eusteko gai direla erakutsi dute

Elordi-Albisuk partida hasiera oso ona izan zuten eta, gauzak zuzen eta ausardiaz eginez, 12-5 ere aurreratu ziren, baina azkenerako nahiko hotz hasi ziren Ezkurdia-Mariezkurrenaren potentzia nagusitu zen Lekunberriko partida lehiatuan.

Gaur amaituko da Mastersaren hirugarren jardunaldia Laudion, baina dagoeneko iazko bi bikote finalistak hasiak dira sailkapenean lehen aldeak irekitzen. Hori bai, ostiralean Altuna-Imazek Oiartzunen bezala, Lekunberrin Ezkurdia-Mariezkurrenak, lana beltz eginda, oso maldan gora zuten partida bat irauli behar izan zuten, azken hatsean Elordi-Albisuri tanto bakarraren aldeaz irabazteko. Zilindrada handiko bikotea osatzen dute bi nafarrek, bidea garbi izanda partida segundo oso gutxitan hausteko modua duten horietakoa, baina atzo fidagarriak eta luzean jarduteari beldurrik ez diotenak direla erakutsi zuten, partida gogortu zenean aurkariak baino sendoago aritu zirelako.

 

Etiquetas / Etiketak: Albisu, Elordi, ezkurdia, mariezkurrena ii
Entrada anterior
Ezkurdia-Mariezkurrena juegan a la ruleta rusa en Lekunberri
Entrada siguiente
Ezkurdia se aleja del frontis para formar dúo con Altuna en Azpeitia