Binakako Txapelketako kanporaketan, Jakari eta Martijari 19-22 irabazi diete Labriten. 13-18 galtzen joan dira
Berria. Binakako Txapelketak beste bikote bat gehiago dauka finalerdietan:Altuna III.a-Mariezkurrena. Kanporaketa irabazi diote Jaka-Martijari, gaur Labriten (19-22). Azken unean erabaki da partida urdinen alde, bolada ikaragarri ona kateatu dutenean. Izan ere, 13-18 galtzetik 19-22ra joan dira. Ordura arte, gorabehera handiko lehia izan da: urdinak hobeto hasi badira ere, gero txandakatuz joan dira markagailuko agintean, harik eta galtzaileek bost tantoko errenta lortu duten arte.