Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak 19-22 irabazi diete Jaka-Martijari, eta Binakakoaren finalerdietako ligaxkan sartu dira. 18-13 atzetik joan arren, markagailua iraultzea lortu dute
Berria. Nabaria zen asko zegoela jokoan atzoko Binakako Txapelketako partidan, eta edozein pilotazale jar zitekeen urduri. Jaka-Martijaren eta Altuna-Mariezkurrenaren aurpegiek dena esaten zuten, baita Labritera (Iruñea) bertaratu ziren berrogei ikusle apurren aurpegiek ere. Serio ziren denak, eta isiltasuna zen nagusi. Izan ere, partida horretako bikote irabazlea finalerdietako ligaxkara sailkatuko zen.