Altuna III.a, buruz buruko txapeldun bigarren aldiz

Perfekziotik gertu jokatuta, Jokin Altunak 22 eta 5 irabazi dio Beñat Rezustari. Magiaz gain, gatza eta sendotasuna eman dizkio bere jokoari, eta 25 urterekin bigarren aldiz jantzi du txapel preziatua

Berria. Erakustaldi galanta emanda jantzi du Jokin Altunak aurtengo buruz buruko txapela. Faborito garbia zen pilotazale gehienentzat, eta erakutsi du zergatik. Hasi eta buka, perfekziotik gertu jokatu du, eta ondo merezita garaitu du Beñat Rezusta: 22-5. Sakeari etekin handia atera dio; nabarmentzekoa da sake guztiak txokora egin dituela, eta Rezusta ez da eroso ibili errestoan. Horrez gain, ordea, erasoan distiratsu eta defentsan sendo jardun du amezketarrak. Ezker aireak funtzionatu egin dio, eta defentsan ere ez dio pilota bakar bat bera utzi aurkariari ahoko zuloan. Hortaz, ondo merezita igo da podiumaren gorenera, txapel preziatua janzteko. Iaz Erik Jakaren kontra finala galdu ondotik momentu latzak igaro zituen txapeldunak, baina malkoak poz bihurtu ditu urtebete geroago. Partida bukaeran arrebari emandako besarkada horren ispilu.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Rezusta
Entrada anterior
Jokin Altuna entra en erupción
Entrada siguiente
«Estoy muy contento por cómo he jugado cada tanto», destaca Altuna III