Altunak Peñaren aurka irabazi eta kalean utzi du Elordi

Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean sartu da Amezketakoa. Datorren astean erabakiko da beste sailkatua, Peñaren eta Artolaren artean.

Jokin Altuna berriz ere Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean izango da. Gaur, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, Amezketakoak arazo handirik gabe irabazi dio Jon Ander Peñari (22-11). Altunak txapelketan jokatu dituen bi neurketak irabazi ditu; horrela, finalerdietarako sailkatu da, eta aukerarik gabe utzi du Aitor Elordi. Multzoko beste txartela norentzat izango den Peña II.ak eta Artolak datorren asten jokatuko duten norgehiagokan erabakiko da.

+ info: https://www.berria.eus/albisteak/234272/altunak-penaren-aurka-irabazi-eta-kalean-utzi-du-elordi.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Altuna no jugará el último partido de la liguilla al resentirse del hombro izquierdo
Entrada siguiente
El hombro que castiga a Altuna