Bi lagun eta biek agindu nahi

Materialarekin inolako arazorik gabe, Erik Jaka eta Altuna bat etorri dira jokoaren ekimena eramatearen garrantzia nabarmentzerakoan

Gara. Igandekoa inoizko Buruz Buruko finalik intimoena izango da. Alde batetik, pilotan, eta ia bizian ere bai, elkarrekin hazitako bi pilotari ariko dira elkarren aurka. Bestetik, pilotaleku erraldoi eta mutu batean jokatuko da, izango garen komunikabide desberdinetako kazetarien hitzak izango dira, pilotarien poz edo amorru garrasiekin batera, pilotaren hotsekin nahastuko diren bakarrak. Atzo izan zuten Erik Jaka eta Jokin Altunak etzi izango dutenaren aurrerapen txiki moduko bat material aukeraketan. Hori bai, biek ere urduritasunen bat sumatzen badute ere, ezer ez etzi izango den tentsioaren parean.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, jaka
Entrada anterior
‘Historia de la Pelota Vasca en Tafalla’
Entrada siguiente
Hasi dira finala jokatzen