Gara. Jaka, Erostarbe eta Irribarria alboan zituela, eskuak nola zituen ikusteko saioa egin zuen atzo Julen Martijak Idiazabalgo Igarondo frontoian, eta Etxeberriko atzelariak igandean Bilboko Bizkaia frontoian jokatzea erabaki zuen, Erik Jaka buruz buruko txapeldunaren bizkartzain, Olaizola II.a eta Rezustaren aurka, Binakako Txapelketaren bosgarren jardunaldiko neurketan.
Eskuetako arazoak gaindituta, Martija Txapelketara itzuliko da igandean
