Ez zuen jokatu azken partida, bakartuta egon baita, positibo emandako pertsona batekin kontaktua izateagatik. «Gogotsu» itzuli da. Berak eta Albisuk Elezkano II.a-Zabaleta liderrak izango dituzte aurkari etzi
Berria. «Asper-asper eginda» pasatu du Jon Ander Peñak (Tolosa, Gipuzkoa, 1997) etxean bakartuta egon behar izan duen astea. Aitortu duenez, «faena handia» izan zen aurreko asteburuan ez jokatzea.